Jose Julian Arratibel Urretavizcaya Villabonan jaio zen 1898ko urtarrilaren 26an. Bilbon hil zen gerrak eragindako zaurien ondorioz. Bizkaiko Frontean borrokan zela, aire eraso baten ondorioz zauritua suertatu zen. Basurtoko ospitalean artatu zuten hasiera batean. Hantxe hil zen, ordea. Bilbon kokatua dagoen Vista Alegreko hilerrian lurperatu zuten. 

Abenduaren 12an, aitortzak eta justiziak urrats berria emango dute Villabonan inolako zalantzarik gabe. Horretan gabiltza azken sei urtetan eta horretan jarraituko dugu behar diren beste guztietan ere. Lehen aldiz, modu ofizial batean eta elkarte memorialistikoen elkarlanaren ondorioz (Aritza Kultur Elkartea eta La Ilusion Oreretako Elkartearen artean), Mauthausen-Guseneko kontzentrazio eremuetan egon ziren herritarrak omenduko ditugu.

Senar emazte hauen inguruko berri zuzena izateko plazera izan dugu berriki. Lehen pertsonan, garai hartan iraultzaileak ziren senar emazte hauen egunerokotasuna sakon ezagutzeko hain justu eta egia esan plazer bat izan da.

Maximino  eta Francisca senar emazteak ziren. Nagusia 50ean bizi ziren, seme bat izan zuten, Jose Luis. Maximino fusilatua izan zen. Franciscaren bizimodua sufrimenduz betetako emakume konprometitu baten istorioa da, historia ofizialak ahaztu duena.

Negar franko egingo zuen aitak dokumentala Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian ikusgai

 

Negar franko egingo zuen aitakdokumentala Villabona-Amasako herritarren testigantzak jasotzen ditu, eta gerraostean bizilagunen arteko elkarbizitza nola berregituratzen joan zen azaltzen du. Bertha Gaztelumendik zuzendu du filmak. Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat egongo da eta, bertan, zuzendariarekin batera, testigantzak eman dituzten protagonista batzuk ere izango dira. Villabona-Amasako oroimen historikoa berreskuratzeaz gain, Gipuzkoako beste herrietan horrelako esperientziak egiteko eredu izatea du helburu dokumental horrek.Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritzak bultzatutako dokumentala da eta apirilaren 24an proiektatuko da, 16:30ean, Victoria Eugenia Antzokian.

Memoria historikoaren alorrean garatzen ari garen lanaren barruan, Aritza Kultur Elkarteak berriki bi ikerketa eremu berri jarri ditu abian. Batetik, frankismoaren garaian euren irakasle lanpostuetatik depuratuak izan ziren irakasleen inguruko espedienteak eskatu ditugu Alcala de Henareseko Artxibategitik. Eta bestetik, Ardura Politikoen legeria aplikatu zitzaien herritarren espedienteak tramitatu ditugu. Bagoaz beraz, ikerketa ildo berriak irekitzen. 

 

Kaixo lagunok:

Atsegin handiz 2015eko martxoaren 24tik 31ra bitarte Villabonan, Udalak Aritza Kultur Elkartearekin elkarlanean antolatutako Memoriaren astea aurkezten dugu honen bidez.

2015ean 70 urte betetzen dira Mauthauseneko kontzentrazio eremua eraiki zutela Francoren aliatuek, gerra ostean Europan zehar eraiki ziren eremu aunitzetatik bat.