Gertutik
- Larunbata, 20 Ekaina 2015 20:26
Maximino eta Francisca senar emazteak ziren. Nagusia 50ean bizi ziren, seme bat izan zuten, Jose Luis. Maximino fusilatua izan zen. Franciscaren bizimodua sufrimenduz betetako emakume konprometitu baten istorioa da, historia ofizialak ahaztu duena.
Senarraren heriotzari bere anaia Domingoren aurkako zigor eta pertsekuzioa gehitu behar diogularik. Maximino, 1936eko irailaren 29an atxilotu zuten beste 4 billabonatarrekin batera (Cipriano Cardenal, Daniel Arrillaga, Juan Echenique). Urte bereko urriaren 9an aske utzi zuten fidantzapean. Eta Azaroaren 13an berriro atxilotu eta Ondarretako espetxean preso sartu. Aske utzi zuten baina gutxi iraun zuen askatasunak. Espetxetik zuzenean kamioi batean sartu eta Berako kanteran, hil zituzten tiroz. Aritza Kultur Elkarteak eta Aranzadik egindako ikerketari esker, 2012an jakin ahal izan genuen Maximino beste hainbat herritarrekin batera, Beran lurperatua izan zela. Guzti honen inguruko kontakizuna jaso du Aritza Kultur Elkarteak bere bi publikazioetan. Maximinoren anaia, Luisek ere bere anaiaren heriotzari bere aurkako neurrigabeko jazarpena gehitu behar izan zion. Izquierda Republikana alderdiko militantea zen eta atxilotua eta Langile Batailoietan lan behartuak egitera kondenatua izan zen. Memoriaren mapak familia honekin egindako bidegabekeria jaso beharko luke.