Gertutik
- Asteazkena, 07 Urtarrila 2015 13:36
2015ean 70 urte betetzen dira Mauthauseneko kontzentrazio eremua eraiki zutela Francoren aliatuek, gerra ostean Europan zehar eraiki ziren eremu aunitzetatik bat.
Campe des basques bezala ere ezagutua, bertan euskaldun asko atxilo izan zituztelako. Izenak dakizkigun kasuan, 81.000 pertsona-kasu ziurtatuta daude bertan hil zirela, Memorialeko ikertzaileen arabera.
Aritza Kultur Elkarteak 2012ean ziurtatu ahal izan zuen, aipatu kontzentrazio eremu horretan, Villabonakoa zen Adolfo Lozano Olazabal hil zela, ofizialki bronkoneumoniaz.
Egun, kontzentrazio eremua zegoen toki berean, orain Memorial bat dago (http://www.mauthausen-memorial.at/) eta eremu horretan gertatu ziren sarraski eta min denak ikertzea du helburu. Adolforen arrastoari jarraiki, Aritza Kultur Elkartea, harremanetan jarri zen Mauthauseneko arduradunekin eta gaur da eguna kolaborazio horrek emaitza oso positiboak ekarri dituela Villabonarentzako eta nola ez memoria historikoarentzako.
Gauzak honela, hasieran aipatu moduan Memorial honetako arduradunek 70. urteurrena dela eta hainbat ekimen abiatu dituzte, batetik, pertsona horien sorterrietan eta haiei buruz idatzi den guztia liburu edizio erraldoi batean bildu nahi dute Memorial Book bezala izendatu dute egitasmoa eta Austriako Barne Ministeritza Federalak sustatu du ekimena, horretarako sortuta duen Elkartearen gidaritzapean. Liburuak edizio digitala eta edizio elektronikoa izango ditu.
2015eko maiatzean berriz, Austrian, haiei guztiei omenaldia eskainiko zaie. Aritza Kultur Elkarteak gonbidapena jaso du. Aritza Kultur Elkarteak, Adolforen inguruko txostena Austriara igorri du. Modu berean, maiatzean aipatu omenaldian parte hartuko dugu.