Gertutik
- Ostirala, 20 Otsaila 2015 11:49
Kaixo lagunok:
Atsegin handiz 2015eko martxoaren 24tik 31ra bitarte Villabonan, Udalak Aritza Kultur Elkartearekin elkarlanean antolatutako Memoriaren astea aurkezten dugu honen bidez.
Hemen dituzue, aste honen inguruko xehetasun guztiak. Arreta berezia eskaini nahi diogu martxoaren 30 eta 31ean Goyo Armañanzasen gidaritzapean antolatuko dugun tailerrari. Isiltasuna: traumaren sintomak izenburupean, 18:00etatik-20:00etara Villabonan kokatua dagoen Subijana etxean.
Beharrezkoa da aldez aurretik izen ematea eta horretarako honako web orria duzue: http://villabona.eu/eu/albiste-nabarmenak/943-isiltasunari-eta-ahanzturari-argia-jartzen-2.html
Bertan dagoen inprimakia bete besterik ez da egin behar (martxoaren 25rako). Aipatu webgunean ere aste honen inguruko informazio guztia duzue eskuragai.
Egia eta justizia, herri nortasunaren ikur direlakoan, isiltasunari eta ahanzturari argia jartzeko ariketa duzue hauxe. Besterik gabe, gure proposamena zuen gustukoa izango delakoan. Agur t`erdi.
Aritza Kultur Elkartea (Amasa-Villabona)