2013ko uztailaren 24an, Amasako hilerrian, Aranzadi Zientzia Elkarteak, frankismo garaiko zenbait biktimaren eskariz eta Villabonako Udalaren babesarekin, bertan kokatua dagoen panteoi bat ireki eta ikerketa abiatzeko zenbait gorpuzkin lurpetik atera zituen. Helburua, aurrez Aritza Kultur Elkarteak landu zituen lan hipotesi batzuk berrestea izan zen. Kasik 8 hilabete beranduago emaitzak eskuratu genituen eta egiazki frogatua geratu da, panteoiaren izenduretan izen bakarra ageri bada ere bertan hiru billabonatar daudela: Jose Antonio Garmendia, Jose Agustin Garmendia eta Kruz Iribarren.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Paco Etxeberria bertako Lehendakariak zuzenduta, eta Lourdes Herrasti antropologoaren koordinaziopean, txostena egin zuen modu ofizial batean, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetza Sailak bere oniritzia eman ziolarik, dagokion instituzioetan konstantzia ofiziala geratu zedin:

Se describen los restos humanos recuperados de la exhumación llevada a cabo en el cementerio de Amasa que pertenecen a víctimas de la guerra civil como consecuencia de la represión franquista. En el panteón de la familia Zapirain se localizan restos óseos pertenecientes a cuatro individuos masculinos que muestran lesiones craneales con fracturas perimorten como consecuencia de disparos. Las evidencias se ajustan a los testimonios existentes, esto es la muerte violenta de estas personas en la localidad de Tolosa de donde fueron traídas para su inhumación en Amasa en tiempo posterior a 1936.

(Paco Etxeberria eta Lourdes Herrastik sinatutako informea Villabonako Udalarentzat, 2014, 2 orria)

Martxoaren 29an, eguerdiko 12etan Villabonako Udal Areto Nagusian Galder Azkue Amasa-Villabonako Alkateak eta Paco Etxeberria Aranzadiko Lehendakariak aipatu txosten hori aurkeztu zuten jendaurrean. Jarraian, ikerketarako erabili ziren gorpuzkinei berriro lur eman zitzaien Amasako hilerrian. Amasa-Villabonako Udalak bertan oroigarri bat jarri zuen hilik suertatu ziren hiru billabonatarren omenez, haien izenak agerian jarriz. Ekitaldi publiko baten bitartez, beren senideei omenaldi hunkigarria eskaintzearekin batera. Ekitaldira herritar ugari bertaratzeaz gain, bertan ziren Gipuzkoa Ahaldun Nagusi Martin Garitano, instituzio bereko, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoko Diputatua, Marina Bidasorekin batera.

Gertakariak

Irailaren 30ean atxilotu zituzten billabonatarrak; udaletxeko gela txiki batean eduki zituzten preso; senideak bisitan joaten zitzaizkien. Urriaren 1ean Tolosara eraman eta epaiketarik egin gabe exekutatu zituzten, San Blas hilerriko paretaren kontra.

Haien gertukoek urteak egin zituzten Tolosako hilerrira bisitan joaten. Joxe Agustin Garmendiaren senideek, bere gorpuzkinak bere emaztearen alboan egotea nahi zuten eta Tolosatik Amasara ekartzea erabaki zuten (hango hilerrian obra batzuk egin behar zituztela probestuz). Tolosako hilerrira pertsona baten hezurren bila joan eta lau fusilaturenak aurkitu zituztenez, denak ekarri zituzten Amasara (hiru villabonakoenak eta laugarrena Aritzak 'madrileño' goitizena zuela besterik ziurtatzerik izan ez duguna). Amasa-Villabonakoak diren eta errepublikarrak ziren biktimen artetik, gure herrian lurperatuta dagoen bakarra bere izenarekin Joxe Agustin Garmendia da.

Dokumentazioa

11 dokumentua: Jose Antoni Garmendia, Jose Agustin Garmendia eta Cruz Iribarrenen heriotzaren berri ematen du. 1936ko urriaren 2an sinatua dago, Tolosako Parrokia liburukian.

2

2.- dokumentua: Amasako panteoia, Zapirain anaiena da jabetzan, 8 pertsona daude bertan soilik Jose Agustin Garmendiaren izena ageri da. Angeles Zapirainek partzela erosi izanaren errezibo agiria.

3

3.- dokumentua: Jose Agustin Garmendiaren oroigarria.

4

4.-Jose Manuel Garmendiari buruz daukagun dokumentu bakarra, bere heriotz agiria da Villabonako Udalak 1944. urtean emana. Bertan ikus dezakegu 1936 urteko Urriaren 1ean hil zela, gerraren kausaz

5

5.-1936ko urriaren 2a Madrileño idatzita ageri da dokumentu honetan, Tolosako lurperatua izan zen, bere izena ez dakigu.