1936ko abuztuaren 13an, Donostian Italiako hegazkin batek botatako bonba baten eraginez Villabonako lau haur hilik suertatu ziren.

Esan genezake, Villabonan XX. mendeko historian izandako gertakizun larrienetakoa dela. Guztira, bonbak zazpi lagun hil zituen; hauei, zauritu eta gero hildakoakgehitu behar zaizkie.

Diario Vasco egunkariaren lerro-burua, 1936ko irailaren 14koa

 

Diario Vasco egunkarian, 3 orrian, 1936 irailaren 14an


La Historia es, desde luego exactamente lo que se escribió, pero ignoramos si es lo que sucedió escribía español Enrique Jardiel Poncela. Diario Vascok 1936eko irailaren 14ean publikatu zuen azal honi kasu egiten badiogu argi geratzen da, tropa frankistak Donostian sartu eta egun bat beranduago eta gertaeraren kausa eta efektua bilatuz, ez zirela preseski las hordas de bandidos y asesinos rojos aipatzen direnak izan heriotza hauen arduradun. Are gutxiago 3. orrian hildakoak identifikatzen dituen oharra publikatzen denean aipatu egunkarian. Aipatu egunkariak nabarmen adierazten du bere ildo editoriala. Diario Vascok publikatu zuen ohar honetan Villabonakoak ziren bi haurren izenak irakur ditzakegu: Josecho Santamaría y Manuela Zuriarrain, hain zuzen ere.
Orwellek maisuki esan moduan, La historia la escriben los vencedores
Ez dakigu oso ondo Mateo Arismedi parrokoak 1937ko uztailaren 1ean ohar hau idatzi zuenean ze asmo izango zituen baina villabonatarrei zuzendutako ohar batean eta gerra zibila aipatzen denean, abuztuaren 11, 13 eta 16ari erreferentzia egitea, baina gertakizun honen inguruan deus ez esateak, nahikoa nabarmen adierazten du bere jokamoldea.

 


Beldurra hezurretaraino, ihesi noraezean

1936eko abuztuaren 11ean frankistak dagoeneko Tolosan sartuak ziren eta inguruko herritar asko erabat izututa Donosti alderantz abiatu zen, beldur baitziren frankistak sartzen ziren herri orotan haien errepresioaren neurrigabetasunaz. Abuztuaren 16an sartu ziren Villabonara.

Ordurako haur hauek lur emanda zeuden Polloeko hilerrian, gerra zibilaren ondorioz. Beraz, esan dezakegu gerrate zibila Villabonan lehertu aurretik Amasa Villabonan dagoeneko biktimak bazeudela. Donostiako Udalean aurkitu dugun dokumentu honetan ere irakur daitezke ume hauen izen eta abizenak.

1976 Villabonako Udal Agiritegian dagoen dokumentu honek ondo jasotzen du zer gertatu zen.

Aurretiaz aipatu dugun moduan, 1936ko irailaren 14ko Diario Vasco agerkariak bere zerrendan bi haurren izenak soilik aipatzen ditu. Villabonako Udal Agiritegian aurkitutako dokumentuan, berriz lau haur aipatzen dira. Eta egiazki esan behar da 3 izan zirela bonbaren jaurtiketaren ondorioz hil ziren haurrak Hotel Londres inguruan 1936 abuztuaren 13an (Villabonara sartu baino 3 egun lehenago, alegia): Manuela eta Eulalia Zuriarrain, (13 eta 15 urte hurrenez hurren) eta Josecho Santamaría, (30 hilabete).

 

Laugarrena, Aniceto Santamaría (10 hilabete) larriki zauritua izan zen metrallaz. Ofizialki, ordea, urriaren 27an Donostiako San Antonio Abad Ositalean hil zen, biriketako neumoniaz.
Josecho eta Anicetoren ama, Maria Leturiondok zauri larriak jasan zituen baita ere, honako dokumentu honetan irakurri dezakegun moduan. Aipatu behar da, bonbardaketa hori gertatu zen egunean 1936 abuztuaren 13an, Maria haurdun zegoela.
Mariak bizitza guztian jasan behar izan zituen eraso horren ondorioak. Bi seme galtzeaz gain berak bere hanka galdu baitzuen aipatu erasoan.
Inoiz ez zuen inolako aitortzarik jaso. Mundu guztiak zekien zer gertatu zen, zergatik galdu zituen bi semeak eta bera elbarri geratu. Baina inork ez zuen deus esan eta egin.
Gertakizun horien ondoren eta inolako babesik gabe, Mariarentzat bizitza ez zen batere erraza izan.

 

agiria


Bi dokumentu hauetan ondo jasotzen da erasoa gertatu zen eguna, aipatu dokumentua 1979 urtekoa da. Are gehiago arrazoia azaltzen da (al haber sido evacuadas de Villabona por la entrada de las tropas del Ejército), zergatik Maria eta beste hainbat villabonatar Donostian zeuden egun horretan. Azalpena erraza da, beldurra eta izua.
Maria Leturiondo berak ondo azaltzen du zer gertatu zitzaien bere semeei. Anicetoren heriotz agiriak gaixotasuna adierazten badu ere berak argi adierazten du: se halla hospitalizado a consecuencia de las lesiones sufridas por el bombardeo.
Frente Popular-Diario de la República, bonbardaketaren eguneko biharamunean, irailak 14 zituela hauxe irakur daiteke, zehatz mehatz:


LOS HERIDOS
… Inmediatamente de producirse el bárbaro atentado los elementos sanitarios que se encuentran en el Hotel de Londres y los enviados con toda diligencia por la Comisaría de Sanidad que se encuentra establecida en el Hotel del Príncipe, acudieron a prestar su asistencia a las víctimas...
EN EL HOSPITAL CIVIL
… María Leturiondo Eguía de 36 años de Villabona, herida de metralla en el tobillo derecho, siendo preciso amputarle la pierna. Además heridas de metrala en la espalda, muslo y brazo.

 


Eulalia eta Manuela Zuriarrain ahizpen agiria
Bere ama eta Izaskun ahizparekin batera Donostian zeuden Hotel Londresen ingresatua zegoen senide baten bisitan.

=


Haur hauek guztiak, Polloeko hilerrian lurperatuak izan ziren. Hona horren frogak:


Jose Santamaría Leturiondo

jose santamaria

 

Eulalia y Manuela Zuriarrain

eulalia manuela zurriarain

 

Aniceto Santamaría Leturiondo

aniceto santamaria


Adierazgarria da lehen hiru kasuetan heriotzaren arrazoia: heridas de metralla o heridas causadas por metralla, zehazten den moduan Anicetoren kasuan biriketako neumonia adierazten da heriotz arrazoi gisara. Herriko frankismoa saiatu zen gertaera hau ezkutuan izaten. Denek zekiten Villabonan zer gertatu zen.

Baina lagun italiarrak babestu behar ziren, haiek laguntzen baitzieten gerra egiten, herritar xumeak hiltzeraino. 77 urte beranduago, itzaletik argitara atera dugu gai hau herritar denok eskubidea dugulako jakiteko zer gertatu zen hainbeste sufritu zuten bi familia hauekin.

Oraindik justizia egiteko dago Maria eta Franciscarekin.