Category 1
- Asteartea, 22 Iraila 2015 13:46
Webgune hau martxan jarri genuenean bi helburu finkatu genituen. Bata, ezkutuko historia batzuk -pertsonetan oinarrituta- lehen lerrora ekartzea. Bigarrena, historiografia ofizialak ezkutatu eta kontatu ez duen hura, ezagutzeko bideak sortzen eta elikatzea. Kasu honetan, gerrate zibila (1936-1939) eta frankismoaren lehen aldian oinarrituta. Bada, esan genezake bi helburuak bermatzen ari garena. Berriki Bizkaian kokatua dagoen Zallako familia bat -Ariñotarrak- Castillo familiarekin harremanetan jarri da, euren aitona Tuterako kontzentrazio eremuan Aureliorekin batera egon zelako. Berriki eskuratu dugun argazki hau lekuko.
Aurelio Castillo, Tuterako kontzentrazio eremuan ikus dezakegu berriki eskuratu dugun argazki honetan. Beheko lerroan, makurtuta, hirugarren tokian, txapela eta painoloa lepoan duela. Aurelio Castillo villabonatarra 1902an jaio zen Errioxan. Villabonan bizitu zen. Francoren armada Villabonan sartzen ari zela berak ihes egin zuen Villabonatik bere familia osoarekin batera. Bilbon izena eman zuen errepublikarrekin batera borroka egiteko. Santoñan atxilotu zuten. Bere anaiorde Paulino Urbinarekin batera ihes egin zuen. Familia osoak lagundu zuen bere ihesaldian, Prudencia Ayala bere emaztea lagun.
Argazkia: Castillo familia.