Adolfo Lozano Olazabal Mauthauseneko kontzentrazio eremuan hil zen

...fueron derrotados por el ejército franquista y se exiliaron por temor a la represión, y de todas las víctimas de la guerra civil el suyo fue el destino mas trágico, cruel, humillante...sin armas, sin uniforme ni jerarquía militar, sin legalidad alguna que los amparara, muy a pesar no fueron considerados refugiados políticos ni prisioneros de guerra después...en los campos fueron apátridas porque Franco se negó a reconocerlos y se les impuso el triangulo azul reservado a los deportados, no el rojo que llevaron con orgullo prisioneros políticos de otras nacionalidades...son hombres que formaron parte de una cierta elite.... porque todos sabían escribir y leer y porque procedían de familias conocidas entre la militancia republicana de base (Vilanova:31)

 

 Adolfo gertutik

 Adolfo Roque Lozano Olazabal Villabonan jaio zen, 1897ko irailaren 27an. Irakaslea zen ogibidez. Hernanin egin zituen irakasle lanak. 1918an soldaduskara joatea egokitu zitzaion. Adolfo soldaduskan zela, bi hilabeteko tartean, bere aita eta ama hil ziren. Bere anai bakarrak berriz, Miamira joatea erabaki zuen, zesta puntako jokalari gisara. Gauzak honela, Villabonan bakarrik geratu zela ikusita, Adolfok ejertzitoan geratzea erabaki zuen eta bertan bere ikasketak osatzea. Honela, hasiera batean Brigada izateko ikasketak burutu zituen, baina apurka-apurka ejertzitoan bere graduazioa nabarmen igo zen. 1936eko maiatzaren 26an Concepcion Bengoarekin ezkondu zen, Donostian. Alaba bakarra izan zuten, Concepcion.Adolfo ,Donostian kokatuta zegoen Infanteriako kuartelean bizi zen harik eta ezkondu zen artean.

Ezkondu eta bi hilabetera ordea, gerrak eztanda egin zuen. Adolfo, Bartzelonara destinatua izan zen. Concepcion emaztea ere Bartzelonara joan zen.

1941. urteko azaroaren 7an hil zen Mauthausen/Gusen-eko (Austria) kontzentrazio eremuan. Bere jaiotze ziurtagirian jasota dagoen moduan, kale Nagusia 57an jaio zen, gaur bera jaio zen tokian lur zoru bat baino ez da geratzen, eraikina bota egin baitzuten. Juan, ogibidez karabinaria eta Joakina, etxeko andrea, zituen guraso. 1918an soldaduska egin ondotik, ejertzitoan jarraitzea erabaki zuen, bere militar izaeran gerran parte hartze zuzena izan zuen. Gerra Zibilean, artilleriako Tenientea izan zen (32. Dibisioan eta 137 Brigada mistoan). Brigada Mistoa 1937. urteko maiatzean osatu zen, Ekialdeko ejertzitoaren erreserba gisara. Ebroko[1] bataila gisa ezagutuan parte hartze zuzena izan zuen. Herrialde Katalanetan jardun zuen nagusiki. Bartzelonan burututako erasoaldia, errepublikarrentzako bukaeraren hasiera izan zen, batez ere borrokan ari ziren lagunentzat.  Adolfok, ia beste miloi erdi lagunekin batera, muga gurutzatu behar izan zuen. Honela hasi zen Europako kontzentrazio eremu desberdinetako joan etorria. Lehenik, Frantzian. Gero Austrian.  Ordurako Kaboa da eta Artillerian parte hartzen du. Behin errepublikarrek gerra galduta, ordea, haren alde modu aktiboan jardun zuten militar eta arduradun politikoen aurkako mendekua izugarria izan zen. Ihes egiten saiatu ziren asko, baita Adolfo ere, baina atxilotua izan zen; hainbat espetxe eta kontzentrazio eremu ezagutu zituelarik: Saint Cyprien, Gurs, Treves, Mauthausen eta Gusen-eko kontzentrazio eremuak ezagutu zituen, azken honetan hil zelarik. Adolfo ez zen inolako alderdi zehatzekin lerratu. Bere ibilbide militarra II errepublikaren mesedetan garatu zuen eta bistan da, beronen defentsa izan zuen lehentasun.

 

doc2

Villabonako Udal erregistroan, Adolforen izena ageri den errolda,Pedro Mutiok alkateak sinatua. Iturria: Villabonako Udal Agiritegia, 1918.

 

doc4

Iturria: Adolfori, gabonetako oporraldiaren ostean, berriro bataloira itzultzeko agindua, Villabonako alkateak jaso zuen aipatu agindua. Iturria: Villabonako Udal Agiritegia, 1919.

 

doc12

Adolfok parte hartu zuen batailoiak baliatu zuen zigilua. Iturria:Aritza Kultur Elkartea.

 

Ardurak areagotzen errepublikaren aldeko ejertzitoan

Manuel Azañak (II. Errepublikako presidentea 1936-1939 urte artean) sinatua da dokumentu hau 1933an. Bertan Adolfori ejertzitoan ardura handiagoak atxikitzen dizkiote. Iturria: Aritza Kultur Elkartea, 1933.

 

4

5

Iturria: Salamancako Memoria Historikoaren Artxibategia, 1937.

 

Beste dokumentu hau berriz 1937koa da, martxoaren 22koa hain zuzen. Bertan ikus dezakegu, denbora aurrera joan ahala nola ardurak ere areagotzen diren. Hau Largo Caballerok sinatua da ondorengo dokumentua eta bertan Brigadatik Teniente izatera pasatzen da.

 

ADOLFO ASCENSO 1937 1

 

ADOLFO ASCENSO 1937 2

 

Iturria: Salamancako Memoria Historikoaren Artxibategia, 1938.

 

1938an berriz, Kapitain izendatuko dute, honenbestez, Adolforen ardurak gero eta handiagoak ziren errepublikako ejertzitoaren barruan denborak aurrera egin ahala. 1938. urtean Adolfo Kapitain izendatzeko agiria duzue ondorengoa, Defentsa Nazionalerako Ministerioaren idazkaritzaren sinadura darama ebazpen honek:

ADOLFO ASCENSO 1938

Bere militar bizitzak eta beronek berekin zituen konpromiso estuek, Adolfori ez diote apenas aukerarik eskainiko bere familiaz gozatzeko. Bere, alaba Concepcionek bere aitaren irudia oso presente badu ere (egun Donostian bizi da) ez zuen ezagutu.

doc3

 

Dokumentu honek erakusten digu boluntario gisara aritu zela. 1937ko maiatzean sortu zen batailoi hau, ekialdeko ejertzitoaren erreserba gisara. Ebroko batailan parte hartu zuen, Aragoiko defentsaren lehen lerroa euren gain hartuz. Galera handiak jasan zituzten eta Monegrosetik (Huesca) barna ihes egin behar izan zuten. Berriro indarrak hartuta, Katalunia aldera jo zutelarik. Francok aurrea hartzen zuen bezala haiek Frantzia aldera egin zuten ihes.

 

Gerra galdu eta deportatua

 

 

Adolfo Lozano Olazabal Stalag XII D Trier-etik zetorren. 1941eko apirilaren 3a zen Mauhauseneko kontzentrazio eremura eraman zuten. Handik berriz Gusenekora. Lehenean, 4148 zen bere preso zenbakia. Bigarrenean, aldiz,12998.

 

Beheko dokumentu honetan ikus dezakegun moduan, Adolfo Guseneko konzentrazio esparruan hil zen, 1941eko azaroaren 7an. Heriotzaren arrazoia biriketako neumonia irakurri dezakegu. Memorialeko artxiboan lan egiten duten kideen esanetan heriotzaren eguna eta zioa, sarri ez dida oso fidagarriak izaten.

 

Adolfo, beste hainbat errepublikarren antzera Frantziar Estatuko kontzentrazio esparruetatik zetorren, han Alemanek Frantzia okupatu zutenean, Estatuko Polizia Sekretuaren eskutik - Gestapo bezala ezagunagoa- atxilotua izan zen.

 

Adolfo "Red Spanish War Volunteer" gisara izendatua izan zen. Espainian errepublikaren alde borrokan jardun zutenei izendatzeko balio zuen izendapen honek. Errepublikar andana atxilotua izan zen Frantziar eremuko kontzentrazio esparruetan; Alemanek Frantziako iparraldea euren mendean hartu zutenean Gestapok haietako asko eta asko atxilotu egin zituen eta bere eremuko kontzentrazio esparruetara eraman. Heinrich Himmler Gestapoko buruak -Reichsführer-SS- atxilotu hauek guztiak Protective Custody- babestutako zaintzapean izateko agindu zuen. Himmlerrek Francorekin zuen harremana zuzena izan zen. Donostian ere izan zen hark gonbidatuta.

 

 

1

 

Iturria: Mauthauseneko Memorialeko Agiritegia, 2014.

 

Mauthausen-Gusen konzentrazio eremuak: gizakia txikitzeko eremuak

Atetik sartuko zarete baina tximiniatik atera beharko duzue

 

...De los 7200 prisioneros españoles en el campo de concentración nazi de Mauthausen 5000 murieron en el y solo unos 2200 vivieron para ser liberados... (Gerard Botzen hitzaurrea in Vilanova: 16)

 

1938ko abuztuaren 8an iritsi ziren lehen presoak kontzentrazio esparru honetara; naziek eraiki zituzten beste eremu batzuk osatzeko asmotan (bistan da, naziak Francoren aliatu ezin hobeak izan ziren). Geografikoki, Mauthausen izeneko herrixkan kokatua dago, Linzetik 20 bat kilometrotara. Austrian. Tokia aukeratzeko arrazoia ondoan zegon granitozko kantera izan zen.

Mauthausen ondoan kokatua dagoen Gusen kontzentrazio esparruarekin osatzen da, Europa osoan III. Graduko eremu gisara izendatuak izan ziren; zera esan nahi zuen horrek Europan zehar barreiatuta zeuden eremuetatik gogorrenak hauek zirela "Reicharen aurkako etsai politikoki zuzendu ezinentzat" alegia. Eremu hauen helburu nagusia zera zen, Europa osoan zehar barreiatuta zeuden opositore politiko eta ideologikoak - hots errejimen ezarriaren aurkakoak- bertan atxiki eta zigortzea. Heriotz tasarik handienetakoa izan zen eremuak ziren hauek. Alemania nazian sortu ziren lehen eremu jendetsuak izan ziren. Hauek izan ziren hain justu mendebaldeko aliatuek zein Errusiak askatzen azkenak.

 

Adolfo Lozano, Red Spanish War Volunteer gisara kategorizatu zuten eta horrek bere aurkako jazarpen eta errepresio zehatza suposatu zuen; bere gisa berean, Alemanek Frantziako iparraldea euren mendean hartu zutenean, errepublikar asko atxilotu (ihesean zebiltzan Espainiako gerra amaituta) zituen Estatuko polizia sekretuak (Gestapok) eta kontzentrazio eremu desberdinetan barreiatu.

1942-43 urteetan, eremu hauek helburu belikoak zituzten enpresei  esku lana eskaintzeko prestatu ziren, lan behartua egiteko antolatuta. Honela, lan desberdinak egiteko, eremu bakoitzaren baitan beste azpi eremu batzuk antolatu zituzten naziek. 1945an Mauthausenen eta Gusen artean 84.000 atxilotu zeuden.

 

Mauthausenen Europa osoko herritarrak zeuden, poloniarrak, errusiarrak eta hungariarrak nagusi baziren ere. Tartean ziren hainbat euskal herritar ere.Kontzentrazio eremuko bizitzaren erdigunea granito harrobia zen. Non, heriotzarekin topo egin artean, lan egin behar izaten zen. Eskailera batek harrobia eta barrakoiak bereizten zituen. Bertan atxilotuek, pikatxoiarekin eman eta eman granitoa atera behar zuten, lehengai horrekin, gero, Alemanian eraikin eta mausoleoak eraikitzen ziren (Vilanova: 71).

 

Nazien ideologian, lan behartuak oso elementu nabarmena izan ziren, euren pentsamendu errepresiboaren oinarrian kokatzen zen. Naziek argi zuten, lana eginaraztea modu behartuan, zigortzeko eta etsaia erditik kentzeko modurik egokiena zela. Eta halaxe aplikatzen zuten. Atxilotuek, hil arte lan egiten zuten. Soinean motxila bat zeramaten sokekin eta bertan 30 kg baino gehiagoko harritzarrak, hauek eskaileratik atera behar zituzten, bitartean guardiak eta zaintzaileak bizkarrean jotzen zieten, bultzaka. Egunean, 10 edo 12 aldiz igotzen zituzten eskailerak. Adolfoz gain beste villabonatar bat ere egon zen kontzentrazio eremu hauetan, Adolfo Beafourt Barrengedo.

 

Para los internos, este "mundo de Mauthausen" estaba aislado del mundo exterior por muros, alambre de espino, torres de vigilancia y cordones de centinelas pero también por las barreras del idioma, el desconocimiento de la ubicación geográfica, el uniforme de preso (de rayas) y la actitud de los pobladores de la zona, generalmente adversa. (Gerard Botzen hitzaurrea in Vilanova: 19)

 

Adolforen heriotzaren ostean, bere emazteak eta alabak aurrera egin behar izan zuten bere bizitzarekin. Eibarren kokatu zuten hasiera batean bizi lekua. Donostian, gero. Han bizi da gaur gaurkoz bere alaba Concepcion. Bere amak, izen berekoa hura ere, Parisen kokatua baina alemaniar jatorria zuen abokatu baten bitartekaritzaz diru laguntza bat jasotzea lortu zuten baita ere pentsio eskariaren tramitea egin, kalte ordainen kontzeptuan. 1960. urtean Alemaniako gobernuaren aldetik, gerrak eragindako kalteen kontzeptupean jaso beharreko ekarpena zehazten duen agiria jaso zuen. Zuricheko banku batetik jaso zuten transferentzia agirian ikus daitekeen, zuzenean dirua haien kontuan sartu zuen Alemaniako Gobernuaren aginduz.  Bere alabaren umezurtz saria zen hain justu.

ADOLFOREN PENTSIO AGIRIA TRAMITEAK ETA ONARZTEA

 Adolforen korrespondentzia bere familiari

ADOLFOREN KORRESPONDENTZIA KONTZENTRAZIO ESPARRUTIK 1

Iturria: Bengoa Lozano familia. Adolfo bere emazteari idazten, kontzentrazio esparrutik.

aDOLFOREN KORRESPONDENTZIA TABAKOA ESKATZEN FAMILIARI

Iturria: Bengoa Lozano familia. Adolfok emazteari idazten dio. Frantzian atxilo egotetik Alemanian atxilo egotera pasa dela ziurtatzen du bertan. Ondo dagoela eta laster haiek besarkatzeko itxaropenez. Tabakoa bidali dezaketela adierazten dio emazteari. Kasik urtebete beranduago hil zen.

aDOLFOREN AZKEN GUTUNA  HOTZ EGITEN DUELA

Iturria:Bengoa Lozano familia. Gutuna zentsuratua izan dela erakusten du honek, Donostian bertan. Alemanian hotz gehiago egiten duela adierazten die. 10 hilabete beranduago hil egin zen Adolfo.

 

Memorial Mauthausen

 

Adolfo hilik suertatu zen tokian orain memorial bat eraikia dago. Memorial honek, bertan gertatu zen izugarrikeria guztiak ez ahazturan geratzea du helburu. Villabonako zati bat han dago. http://www.mauthausen-memorial.at/

 doc5

 

Mauthauseneetik bizirik irten ziren batzuk

doc6

 

Mauthausen-Survivors. Donald Dean 1945

 

doc7

Heinrich Himmlerrek 1941 urteko apirilean beste agintari nazi batzuekin Mauthausen exterminio kanpora egin zuen bisita SS Reichsführer (Shutzstaffelen akronimoa da). SSak babes unitateak ziren,alderdi naziaren eskolta unitateak,gero,ordea, kontzentrazio eremuen ardura bere gain hartu zuten, baita konbateko unitate militarrak ere. Irudian ageri den Himmlerrek agindu zuen errepublikaren alde boluntario aritu ziren kideei Protective Custody aplikatzea, babes zaintza moduko bat, alegia. Adolforentzat ordea ez zen nahikoa izan.

 

No se caracterizo exclusivamente por el terror y total control directo de las SS, aun cuando la violencia siempre estuvo estructural y físicamente presente; en todo momento era posible morir y ser asesinado. No obstante las cosas eran probablemente, del todo distintas para ciertas categorías de internos como, por una parte, los "prominentes" del campo " (los Kapos), sus ayudantes y amigos los "privilegiados", y por otra, los llamados "parias", el estrato más bajo de los "prisioneros normales". La tasa de mortandad variaba asimismo dependiendo de los periodos y de los Kommandos; fue especialmente elevado entorno a 1942; gogoratu, Adolfo gogoratu 1941 azaroaren 7an hil zen-.... (Gerard Botzen hitzaurrea in Vilanova: 17)

 

Adolfo Gursen, campo des basques

 

Alemania nazia bere gain hartuta Austriara iritsi aurretik ordea, Adolfok 1936eko apirilaren 26an bere emazteari igorritako gutun honetan ondo irakur daitekeen moduan, Gurseko kontzentrazio eremua ezagutu zen (Islote C- Barracon 6 Campamento de Gurs). Aipatu gutunean, bere familiari bere egoera pertsonalaren berri ematen die eta lasaitasuna transmititzen saiatu.

 

ADOLFO GURSETIK

 

Iturria:Lozano Bengoa familia, 1939.

 

Gurs izan zen Adolforen ihesaldi gogor eta betikoaren lehen abiapuntua, beste euskaldun askorenaren antzera. Gurseko kontzentrazio-esparrua Bearnoko izen bereko herrian Espainiako Gerra Zibilekoerrefuxiatuentzako1939ko martxoan eraikitako kontzentrazio-esparruaizan zen. Euskal Herriko mugan zegoenez, euskal herritarrei aterpea ematea izan zuen lehendabiziko helburua. Hala ere, Kataluniagaldu ondoren, leku guztietako iheslariak hartu zituen,Frantziako kontzentrazio-esparrurik handiena bihurtzeraino.Bigarren Mundu Gerrahasi eta berehala, frantziar gobernuak Gurseko kontzentrazio-esparruan alemaniar herritarrak eta etsai zituen beste herrialdeetakoak sartu zituen, baita ideologia zela eta arriskutsu ziren frantziarrak ere.1940koekainaren 22ko armistizioaz geroztik, Vichyko gobernuakfrantziar ez ziren juduakizan zituen hantxe, Alemaniara bidali arte. 1946an, behin betiko itxi zuten.

 

Garaiko autoritate frantsesak adierazi moduan campo des basques bezala ere ezagutu zen; bertan ziren baita nazioarteko brigadistak, abiadoreak, espainiar jatorrikoak. Denek osatu zuen lehen Gurseko eremua. Lluis Ferran de Pol idazle katalana[2]k, Saint Cyprien eta Barcares (Frantzian kokatuak, hauek ere) eremuetan jasotako oharretan oinarrituta, bere memoria- egunerokoan oso ondo jasotzen du, euskaldunak halaxe gogoratuz:

 

“Los vascos pasan por ser una raza fuerte, sana, de anchas espaldas y brazos nervudos. Hoy en esta fina madrugada primaveral, alineados para partir hacia un campo que se organiza para ellos solos, no tienen el aspecto bravo que me habían explicado. ¿Cuándo dejaré de soñar? Son unos hombres flacos, cansados, maltrechos. Ni ellos han podido resistir tan duras pruebas”.

 

Gurseko kokaleku hau zehaztu zenean bi aste baino ez ziren falta gerrate zibila amaitzeko (1939 martxoaren 15). Apirileko lehen egunetan, frantziar trenek milaka euskaldun ekarri zituzten, eremuko tren geltokirik hurbilenekora, Oloron Saint Mariekora. 4178 euskaldun gutxi gora behera; denak beste eremu batzuetatik: Argeles, Barcares eta Saint Cyprienetik nagusiki. Sortu berri zen La Société Nationale des Chemins de Ferean (SNCF bezala ezagunagoa) egin zuten bidaia. Trenetik jaitsi berri, tokian tokiko agintariek agurtzen zituzten bitartean.

 doc10

 

Argeles, Barcares eta Saint Cyprienetik zetozen 15.000 pertsonentzako inguru pentsatua zegoen. Kopuru hori, hain ezagunak ez ziren beste kontzentrazio eremuetatik etorritako pertsonek ere osatu zuten.

42 egunetan eraiki zuten eta Barcareseko eskema berdintsua baliatu zuten, barrakoiak ziren hango bizitzaren elementu nagusia. 24 metro altueran eta 6 zabaleran, erabilerarako espazio erreala, berriz, 2.5 metro zirelarik. Egurrezkoak ziren.

 

 portada

Iturria:Celestino Uriarte-Gurs: prisioneros en el campo fuertemente vigilados

 

 doc9

  

Lan hau egiteko baliatu ditugun erreferentziak:

 

Chueca,J: Gurs. El campo vasco. Txalaparta.Tafalla. 2007.

Ferran y Pol, L. (2003): Campo de concentración (1939). Publicacions de l'Abadia de Montserrat-Ajuntament d'Arenys de Mar.

Vilanova, M. (2014): Mauthausen, después. Voces de españoles deportados. Cátedra: Madril.

 


[1] La batalla del Ebro fue una batalla librada durante la Guerra Civil Española. Fue la batalla en que más combatientes participaron, la más larga y una de las más sangrientas de toda la guerra. Tuvo lugar en el cauce bajo del valle del Ebro, entre la zona occidental de la provincia de Tarragona (Tierra Alta) y en la zona oriental de la provincia de Zaragoza (Mequinenza) y se desarrolló durante los meses de julio a noviembre de 1938. Constituyó el enfrentamiento decisivo de la contienda ya que en ella se decidió el derrotero final de la Guerra Civil, en un contexto europeo inmerso en la Crisis de los Sudetes que parecía a punto de estallar la guerra europea en la que quedaría unida la guerra de España. Aunque los Ejércitos republicanos lograron obtener una importante victoria inicial, fue imposible evitar la derrota final del Bando republicano tras la sangría en hombres y material del Ejército Popular de la República que se produjo durante la batalla; después de cuatro meses de lucha las tropas republicanas volvieron a cruzar el río Ebro. Tras esta importante derrota, quedó sellado el destino de la Segunda República Española.

 

[2] Lluís Ferran de Pol (Arenys de Mar 1911 - Hospitalet de Llobregat 1995) fue un escritor catalán. Durante la guerra civil española fue instructor de milicias y luchó en el frente de Aragón; se marchó a Francia, donde fue internado en el campo de Saint-Cyprien.