Artikuluak
- Ostirala, 08 Apirila 2016 16:11
Villabonako Udalak gaurko egunean, Aritza Kultur Elkarteak hala eskatuta Francoren alderdi politikoa izan zen (Falangea-JONS) sinbologia gordetzen zuten etxe atarietako plakak kendu ditu. Urrats inportantea da, memoria historikoaren alorrean. Aitortu behar dugu berandu ere badela. 79 urte beranduago kendu direlako, Francoren diktadurari gorazarre egiten dioten sinbolo horiek. 15 sinbolo identifikatu zituen Aritza Kultur Elkarteak 2015eko irailean aurkeztu genuen ikerketan. Gaur Francoren eragindako sufrikario guztiaren inpunitatea gure kaleetatik desagertu da.