Publikazioak
- Astelehena, 01 Urria 2012 11:33
Gure historiaren faltsutze etengabea bizi izan dugu, jatorria ezeztatzea, hizkuntza desagerraraztea, talde-nortasunaren oinarriak mito zentzugabetzat hartzea eta abar luze bat. Sarraskiak, leku guztietan antzekoak dira. Nahi zuten guztia egin zuten gure herrian ere. Lapurretak, bortxaketak, irainak, erailketak; diktaduraren krudelkeria eta ankerkeria gertutik bizi izan zen Amasa-Villabonan 1936. urtetik aurrera. Urte luzez gorderik, ia ahanzturan egon diren dokumentuez osaturiko liburua duzu esku artean.
Aritza Kultur Elkartearen lehen lana. Publikazio hau agortua dago eta hementxe jaitsi dezakezue.
Dokumentatua geratu den gure herriaren memoria zati bat, faxistek idatzia utzi zuten egiaren zati bat. Harrigarria da, hainbeste urtean Villabonako udal artxiboan gorderik egon den dokumentu andana hau, ene ustez balio neurtezinekoa dena gainera. Liburu hau, esan bezala, dokumentu liburu bat da, memoria dokumentala. Ez da bizipenen eta sentimenduen liburu bat, ez du memoria bizirik lantzen. Amasa-Villabonako historiaren pasarte ilun bat idaztea, errespetu tonu batean, du xede liburu honek.