Publikazioak
- Asteartea, 04 Azaroa 2014 12:02
Erakusketa, Gurea Zinean, 2014eko martxoaren 14etik 29ra burutu zen, beste astebetez luzatu behar izan genuen, erakusketaren arrakasta dela eta. 800 lagun inguru pasa ziren aipatu erakusketatik.
Erakusketa lehen liburuaren jarraipena izan zen, bertan Aritza Kultur Elkartetik urrats bat eman nahi izan genuen, gerraren biktimak, gerra galdu zutenei hitza emanez. Lehen aldikoz erakusketaren inaugurazioan, gerraren biktima izan ziren Amasa Villabonako herritarrak omendu genituen. Lehenbizikoz, 78 urte ondoren. Eta urrats handia izan zen. Orain izen eta abizenak dituzte, urtetan isilean gure ondoan egon diren herritar horiek guztiek.
Erakusketa honen osagarria, herriko bi eskoletako ikasleekin bisita gidatuak antolatu genituen.