Category 1
- Astelehena, 27 Urria 2014 14:59
Villalba de Riojan jaio zen (Errioxa). Pilar Barredorekin ezkondua. Bi seme alaba izan zituen: Aurelio eta Purita. Gu azken honekin egon gara Hernaniko bere etxean. Lan hau osatzeko Rafa Elorza Puritaren semearen laguntza eskerga izan dugu.
UGT sindikatuko kidea zen. Benito Berasaluze, Aurelio Barredo eta beste kide batzuekin La ngile Kooperatiba sortzeko bere parte hartzea klabea izan zen. Aurelio Barredo bere koinatuarekin batera ihes egin zuen Frankoren tropak Villabonara sartzeko tarte gutxi falta zenean. Altxamenduaren aurreneko egunetan Paulino Donostian izan zen Loiolako militarrei aurre egiten, haiek errenditu ziren arte. Paulinok bere hainbat senide izan zituen lagun, Aurelio (Castillo) bere anai ordea, Aurelio (Barredo) bere koinatua eta beste hainbat miliziano lagun zituztela. Donostiara joateko kamio bat konfiskatu zuten. Aurelio bere koinatuarekin adin tarte handia bazuten ere oso harreman ona zuen.
Paulinok Portu paper fabrikan lan egiten zuen eta bertako makinista zen. Papera egiteko makina puntuan jarri eta berau egoki ibiltzeaz arduratzen zen. Espezializazioa eskatzen zuen lana zen, ardura handikoa gainera. Espaniar Estatuko makinistarik gazteena zela sarri esaten omen zuen eta Paulino beti oso harro sentitu izan zen lan hura egiten.
Paulinok, gerra ate joka zegoen egoera hartan, bere konpromisoak agertzeko ahaleginak egiten ziharduen, honela, kondairak dio nola Portu lantegiko kamioi batean, kooperatiban zituzten jakiak gorde zituzten (euren esfortzua inork lapur ez zezan) eta, gero Frentean, borrokan zihardutenei eskaintzeko.
Bilbora jo zuen Paulinok, bere koinatuarekin batera. Han Aurelio atxilotu zuten eta Paulinok aurrera egitea lortu zuen. Asturias aldera iritsi zelarik. Potes eta inguru horietan, batez ere mendietan ibili zen. Batera ihes egin zuten gero ordea, bakoitzak bere bidea hartu behar izan zuen, halabeharrez.
Oviedon kokatua zegon pentsio batean beste lagun batekin batera atzeman zuten. Euren bila etorri ziren eta Paulinok beti zorteko izan zirela erran ei zuen, haien atxiloketa militarrek egin zutelako eta ez zuzenean Falangeak. Antza, azken hauek egiten zituzten atxiloketak, zuzenean tiro batekin amaitzen ziren.
1937 azaroaren 3an, Cotoko (Gijon) kartzelara eraman zuten. Enriqueta Ortega historiatzailearen[1] arabera 1259 errepublikar hil zituzten aipatu espetxean epe horretan (horietatik 9 emakumeak). Eta tortura eta tratu txarrak oso ohikoak ziren. Datu interesgarri bat eskaintzen digu 159 pertsonentzako lekua zegoen eta 11.000 atxilotu inguru pasatu ziren bertatik, aztergai dugun epe historiko honetan.
Heriotz zigorra ezarri zioten; baina gero, kommutazioa jaso zuen. Ondoren bizi osorako espetxe zigorra aplikatu zioten. 1944k urtarrilaren 30ean aske utzi zuten; Villabonara itzuli zen. Aske. Osotara 7 urte pasa zituen Villabonatik kanpo.
Villabonara itzulita, Hernanin kokatua zegoen Norteko paper fabrikan lana eskaini zioten eta bertara joan zen bizitzera bere familia osoarekin. Han hasi zuen bizitza berri bat. Puritak gogoratzen du aitak bizitza berri bat eraikitzeko aukera izan zuela baina beldurra ere handia zuela. Mendekua gogoko baitzuten. Honela gogoan du nola bere aitak, etxepean zuten soto batean oinetako batzuk prest izaten zituen, niri kabroi hauek ez naute berriz harrapatuko esaten zuen bitartean.
Bitartean bere seme alabek eta emazteak gerraren krudelkeria bizitu behar izan zuten. Pilar Barredo bere emazteak, semea alabak altzoan hartu eta ihes egin zuen Villabonatik. Bilbora joan ziren, Sopuertara zehatz esateko. Gernika eta Bilboko bonbardaketa guztiak gertutik bizitu zituzten. Han garaiko Eusko Gobernuak gune batzuk antolatuak zituen, herritar zibilen ebakuazioak antolatzeko.
Las primeras evacuaciones habían comenzado desde el inicio de la sublevación militar, en julio de 1936, y continuaron produciéndose en los meses siguientes. A principios de marzo de 1937 se organizó una primera evacuación infantil con destino a la isla francesa de Oléron, pero los bombardeos indiscriminados contra la población civil (Otxandio, Bilbao, Durango…) y la destrucción de Gernika, urgieron al Gobierno de Euskadi a una política todavía más activa de evacuación con el fin de poder salvar la vida de los no combatientes. Dentro de este éxodo, la noche del 6 al 7 de mayo partió de Santurtzi la primera expedición a Francia, constaba de 2.500 niñas y niños y 1.000 mujeres a bordo del trasatlántico “Habana” y del yate “Goizeko Izarra”. A partir de ese momento, las salidas son constantes y no finalizarán hasta la caída total del frente norte, ya que, incluso después de la ocupación de Euskadi, desde Santander y Asturias, el Gobierno Vasco prosiguió con la evacuación de civiles.Atracó en Southampton el buque Habana en el arribó una expedición compuesta por 3.861 menores evacuados acompañado por un equipo de apoyo compuesto por 85 maestras, 120 auxiliares y 15 sacerdotes. El grueso de la evacuación se llevó a cabo en treinta barcos que hicieron alrededor de sesenta viajes transportando a unas 116.746 personas, de las cuales una parte significativa fueron menores de edad. El Departamento de Asistencia Social del Gobierno Vasco, que coordinó aquella magna evacuación, cifró el éxodo infantil en 37.930 personas. De este contingente 22.234 fueron evacuadas a Francia; 6.200 se refugiaron en Cataluña, cuando todavía estaba en manos de las instituciones republicanas; 3956 en Gran Bretaña; 3.201 en Bélgica; 1.889 en la URSS; 245 en Suiza y 105 en Dinamarca[2]
Sopuertan zirela, Frankoren tropak aurrera egiten jarraitzen zuten. Euskal Gobernuak, Frantziar eta Britainiar herrialdeekin adostu ostean, gerra barkuetan ebakuazioak egiten hasi ziren. Nahiko baldintza egokietan. Paulinoren alaba Puritak kontatzen du nola, Sopuertan zirela ikusi egiten zituzten, Bilbon jaurtikitzen zituzten bonbak.
Bilbotik Santanderrera eta handik bakoitzari zegokion tokira. Bidai hau oso baldintza kaxkarretan egin zutela gogoratzen du Puritak, barku kargero bateko motor gelatan. Barku haietan haur asko hiltzen ziren, hain baldintza gogorrak medio. Urbina familiari Aubenasera joatea egokitu zitzaion, Ardeche erregioan kokatua, Marsella eta Lyon artean. Bertan almazen-alberge moduko batean egon ziren. Katalanak ziren batik bat bertan zeudenak.Han baldintza oso gogorrak ziren eta haur asko hiltzen ikusi zituzten.
Aubenasera zihoazela, bidean, itsasoaren zabalean Cervera bukea[3] atera zitzaien erasotzeko asmoekin. Urperatu nahi zituztela ziur da Purita baina, bidera beste barku bat atera zen ohartarazten han emakumeak eta haurrak zeudela. Onik atera ziren.
Sopuertatik ateratzeko unean beste aukera bat ere eskaini zioten Urbina familiari. Haurrak Errusiara ebakuatzea. Paulinok begi onez ikusi bazuen ere ideia Pilar Barredo ez zegoen prest bere seme eta alabarengandik bereizteko.
Egonaldi hau eta gero, bi aukeren artean erabaki beharra suertatu zitzaien; alde batetik Bartzelonara joateko aukera (oraindik ere errepublikarren esku zegoen) edota bakoitza bere etxera itzuli, hau da Villabonara. Pilarrek azken hau erabaki zuen eta Villabonara itzuli zen bere seme alabekin. Nagusia 40 hartuko dutelarik bizileku, Paulinok espetxean jarraitzen duen bitartean.
Oso une gogorrak pasa zituzten. Gosea, beldurra eta aita espetxean zutelako errepublika defendatzearren, mendekuaren biktima izan ziren. Honela, Villabonako aguazilak herri osoan zehar zabaltzen zuen herriko norbait Frentean borrokan edo espetxean hiltzen bazuten. Pilar Barredok ez zuen lorik egiten, bere senarraren izena noiz esango ote zuten.Urbinatarren txakurra herriko garbilekuan hil zuten, familiak beti jakin izan omen zuen nork egin zuen.
Villabonan laguntza, ezkutuan bada ere jaso zutela gogoratzen du Puritak, Ursula (abizena ez du gogoan) eta Concha Mujika gogoratzen ditu. Azken hauek baserrikoak ziren eta babarrunak izaten zituzten. Urbinatarrak deus ez zuten bitartean hauei jatekoa ez zitzaien falta, baserrian ereiten zutelako.
Purita eta bere anaia Villabonan geratu ziren bitartean. Ama Pilar, Bartzelonara joan zen lanera, Subijana familiaren bitartez hango etxe batean neskame lanetan jardun zuen (noski haiek Frankoren aldekoak ziren).
Puritak oso gogoan du, emakumeek jasaten zuten etengabeko umiliazioa,bereziki, ilea moztearena; subijanatarrak izan omen ziren euren pentsamendua eta ideologia Frankorekin lerratua izan arren, Villabonan emakume gehiagori ilea ez mozteko eskaria egin zutenak. Eta hori inportantea zen.
Pilar 1944an itzuli zen Villabonara. Bere senarra Paulino aske geratu zuen egun berean. Bi biek Hernanin, lan berria eta bizitza berriari ekion zioten.
Gaur Purita, Paulinoren alaba, Hernanin bizi da.
1. http://www.elcomercio.es/v/20100414/gijon/franco-fusilo-presos-carcel-20100414.html
2. http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/es/contenidos/nota_prensa/70_aniversario/es_aniv/aniv.html
3. Espainiar Armadako buke esanguratsua 1928 jaurti zuten uretara lehen aldikoz, parte hartze zuzena izan zuen Frankok burututako hainbat erasoetan, errepublikarren aurka.