Palentziar familia batekoa jatorriz, Miranda de Ebron jaioa, Villabona izan zuen bizileku. Aurelia Barrenarekin ezkondua.

Aurelio oso pertsona aktiboa zen, jakin min handiko pertsona. Txirrindularia, hainbat txapelketatan parte hartua (sariak ere irabazitakoa). Villabonako bandan jotzen zuen. Valdecillako osasun etxean hil zen, tuberkulosiarekin, espetxetik zekarren. Haren familiak hainbat eta hainbat saiakera egin zituen bera espetxetik atera eta sendatzeko baina saiakera guztiak alferrikakoak izan ziren. Oso ezkertiarra eta konprometitua izan zen Villabonan. Portu papertegian egiten zuen lan. Bere aurkako jazarpena ere izugarria izan zen frankisten aldetik.

 

Aureliok, frankistak Gipuzkoan sartu zirenean ihes egin behar izan zuen bere koinatua Paulinorekin batera. Aurelio eta Paulino batera atera ziren Villabonatik. Espetxean ere elkarrekin egon ziren. Harreman estua izan zuten, beti, anaiak bailiran zaintzen zuten elkar.

Villabonako Udaletxeko idazkaria zen. Karkaroan, Santiago kalean zuten bizileku. Mirandan ezagutu zuen Aurelia emaztea, dantzaldi batean. Gero Villabonara etorri ziren elkarrekin. Hiru urte bizitu ziren elkarrekin (Aureliaren esanetan bere bizitzako onenak). Gero gerrak haien bizitzak bereiztu zituen. Aureliak 26 urte besterik ez zituen Aurelio hil zenean. Aureliak bere bizitza osoan jasan omen zituen Aurelioren heriotza eta haren zioen ondorioak. Ez zuten seme alabarik izan. 

 

Espetxeko bizi baldintza oso gogorrak medio, hezetasun izugarria tarteko. Aurelio gaixotu egin zen kartzelan, tuberkulosiarekin. Hil zorian, haren senideek 3000 pezeta pagatu behar izan zuten zuten hura askatzeko, baita euren etxean hazten zituen bildots eta bestelako ondasunak ere jarri behar izan zituzten bere askatasuna erdiesteko. Hasierako askatasun promesak, ordea, asko atzeratu baziren ere, bere senideen insistentzia izugarriak eta ekarpen ekonomikoak posible egin zuten. Oso gaixo bada ere, aske geratu zen. Baina, beranduegi zen Aureliorentzat. Ez zegoen deus egiterik. Askatu eta lehenik Bardaurira joan zen (han Aureliaren senideek zaindu zuten ohilaezko hamaka bat erosi omen zioten eguzkitan goxo egon zedin), gero handik Gallangoseko sanatoriora eraman zuten. 1942an Valdecillako sanatoriora eraman zuten, -birika puska bat kentzeko ebakuntza egiteko- han hura sendatzen saiatu ziren, azken saiakera izan zen. Valdecillan hil zen. ezin izan zuen ebakuntza gainditu Urte zehatza ez dakigu.

 

Aureliak espetxera hainbat bisita egiten zion bere senarrari. Horretarako trenez egiten zuen bidaia. Bere koinatu batek tren konpainian lan egiten zen eta doan bidaliatu ahal zuen. Bestelakoan ezinezkoa izango zukeen bidaia hori egitea. Aureliak, atsekabe handiz bizi zuen bere senarraren espetxealdi guztia, oso gaixorik zegoela ikusten baitzuen kartzelan eta bizi baldintza hain kaskarretan ba bere kezka areagotu zen. Paulinok ere beti esaten omen zuen: Aureliok ez du deus jaten (gazta eramaten zion Aureliak etxaldean zituen ardiei esker). Aureliak asko kosta ondoren espetxean koltxoi bat sartzea ere lortu omen zuen. Berak atseden har zezan. Koltxoi bat, preso zeuden pila batentzat.

Karkaroan zuten etxea kendu egin zieten, ondasun denak lapurtu eta etxea Gota de Leche fundazioari eman zioten -ohikoa zen errepublikar edota abertzaleei euren ondasunak kendu eta frankismoaren eta Estatu Berriaren mesedetan baliatzea). Ondasunak etxea lapurtzeaz gaien euren objetu pertsonal denak ere lapurtu zizkieten. Aureliak ez zuen alargun pentsiorik eskuratzeko aukerarik izan ez zelako espetxean hil. Villabona etorri zen batean Portuko arduradunekin bildu zen eta haiek lagundu zioten bere egoera hobetzen, diru sarrera bat bermatu ziotelarik bere bizitzarekin aurrera egin ahal izateko. Urteak beharko ziren, bere egoera aitortzeko. Aureliak oso bizimodu gogorra pairatu behar izan zuen.

Gota de Leche: titia eman ezin edota neskamea izateko aukerarik ez zuten emakumeentzako esne zerbitzua zen, Espainian desnutrizioa arazo izugarria zen, erregimenak ongintza nahierara antolatu zuen eta oso ohikoa zen zerbitzu hau erregimenari leial ziren emakumeei soilik eskaintzea. 

Aurelio Izquierda Republicanako kidea zen. Eta Villabonako bizitza sozio politikoa gertutik jarraitzen zuen. Kazetari lanak egiten zituen La Voz de Guipuzcoa kazetarako. Benito Berasaluzerekin batera ekonomatoan ere jarduten zuen, bertan laguntzen, batez ere kontuak eramaten.

Frankoren gudarosteak gerturatzen ari zirela eta, Villabonatik ihes egin eta lehen geldialdia Bilbon egin zuten. Bilbon atxilo hartu zuten; epaiketa ere Bilbon egin zioten. Handik gero Santanderrera abiatu zen. Aurelio, Santanderren atxilotu zuten, Sardinero (Santander) bezala ezagutzen den zezen plazan. Zezen plaza hura, atxilotuak hartzeko zentro berezi batean bihurtu zuten. Hainbat billabonatar atxilotu zituzten Bere koinatua Paulino, tartean.

Aurelio Barredo Villabonako Udaleko idazkaria izan zen (abertzaleak zeuden alkatetzan). Eta oso datu esanguratsua da, Aureliok Bilbon ihes eginda zela ere, bere zereginak bete izana, horixe bera jasota dago Barbek (bere burua alkate izendatuta) nola JONSak ordezkatzen, Aurelioren aurkako salaketa egiten duen.

 

Aurelio Barredoren aurkako diligentziak.

Aurelio Barredoren militantziari buruzko informazio eske Guardia Zibila Villabonako Udalari. Honek zerbitzua leial betez.

Informeak, Aurelio zigortzeko helburuz.