Konpromiso sozial, politiko zein militarra izan zuen villabonatarraren historiaBenito hurbiletik

Usurbilen, Txikierdi bezala ezagutua den auzoan jaio zen, 1897 abuztuaren 14an; Villabona izan zuen bizitoki. Portu papertegian.

Maria Zalduarekin ezkondu zen. Bi seme alaba izan zituzten: Maritxu eta Javier. Aritza Elkartekook, lan hau burutzeko Maritxu Berasaluze, bere alaba, Javier semea eta Benitoren bi iloben laguntza izugarria izan dugu, Helena eta Gemmarena, hain zuzen ere.

Zaletasunen artean, musika aipatuko dugu, honela, herriko bandan parte hartzen zuen, bonbardinoa jotzen. Bailarako herrietan bere emanaldiak egiten zituztelarik, baita inguruko herrietan ere. Behar Zana elkarteko bazkide fundatzailea izan zen, beste herrikide batzuekin batera.

Ezker tradizio oso nabarmena zuen familia batean sortu zen Benito, oso aurrerakoiak, ikuspegi oso zabala zuten eta ezkerreko balore oso sakonak. Bere aita, Javier de Berasalucek,ingeniaria lanbidez,Txikierdi auzoko lehen zentral elektrikoa martxan jarri zuen, Donostialdea osoa argi elektrikoz hornitu zuen Ama, berriz, tolosarra jaiotzez, Sabina Olano, piano irakaslea eta Gorriti musikariaren ikaslea. Bere arreba, Concepcionek, magisteritza ikasketak egin zituen Oviedon, 1909.ean lizentziatuz. Beste arreba, Candida, piano irakaslea eta Usandizaga maisuaren ikaslea. Anaia Josetxo, berriz, Argentinan oso gazterik zendu zen. Honi Chato del Puente izena ezarri zioten, gerora ikusiko dugun bezala, Benitok izen hori jasoko du, kartzelan. Beste anaia, Luis, gazterik hil zen Londresen, han Mª Luisa Allenderekin1 bizi zen eta seme bat izan zuten, Luisito. Benitok, bere anaia hil ondotik Luisitoren zaintzaren ardura hartu zuen eta Berasaluzetarren etxean hazi eta hezi zen. Tradizioz oso ezkertiarra zen familia. Honela, Joaquin Berasaluce, bere lehengusua, Oxforden ikasia, Donostiako Udaleko Turismo eta Ekintza Batzordeko idazkaria izan zen Errepublika ordezkatuz. Honek, Eibarren errepublikaren proklamazioan parte hartu zuen2.

Benitok garrantzia handia eskaintzen zion formakuntzari. Ezkertiar peto petoa zen. Asko irakurtzen zuen.

Benito nolakoa zen galdetuta, denak bat datoz oso azkarra, intelektualki formazio zabalekoa, emozionalki oso sendoa eta bere ideiekin kontsekuentea zela. Noblea eta leiala, diosku Maritxuk begiak malkotan. Oso gogorra zen emozionalki. Elkartasunaren benetako balioak bere egunerokoan praktikan jartzen zekiena.Gizon on bat bere adierarik zabalenean.

Garbi zeukan, inoiz ez zuela ahaztuko pasatakoa. Barkatu agian baietz zioen.

Izquierda Republicana3

Izquierda Republicana alderdiko militantea izan zen gero Frente Popularreko kidea. Villabonan alderdi horrek zuen Juntan ere ardura desberdinak izan zituen. Bere ideia politikoak ezkerrari lotuak egon ziren betidanik. 1931 urtean ospatu ziren hauteskundeetan, alderdi honen ordezkari gisara, interbentore lanak egin zituen baita 1933. urtean ere. Irabazi egin zituzten gainera aipatu Aipagarria zaigu epe honetan lehen aldikoz emakumeek boto eskubidea izango dute. Berasaluzetarrenean Errepubilkaren eguna beti ospatu izan da, baita errepublikararen inguruan klasikoak diren kantuak eta abesteko ohitura ere.

1936 urtean Estatu kolpea gertatu zen. Urte honetan, hauteskundeak izan ziren eta Benitok mahaietan interbentore lanak egin zituen, oraingoan ordea, Frente Popularra ordezkatu zuen. Ihes egin aurretik, Benitok bere militantzia garatzeko baliabide denak (kooperatibako paperak barne) erre egin zituen Arregi okindegia zenaren labean, arrastorik txikiena ere ez uzteko eta bere senideak babesteko. Ordurako bazekien Benitok frankistak herrian sartuko zirela.

Jakina den moduan, Errepublikarrek bere egoitza zuten Villabonan. Egun Errebote plaza bezala ezaguna den plaza garai batean Errepublikaren plaza izendatua izan zen, pareko etxeetan berriz, egoitza kokatzen zelarik.

Amasa Villabonan Frente Popularrak bere lanak egin zituen. Honela ikusi dezakegu nola, pentsamendu eta ideologia desberdinak izanik ere, elkartasun sare zabala osatu zuten Benitok, Valeriano Saizar eta Aurelio Alzagak, hirurek sinatutako baleak (ikus honekin batera) ez dute azalpen gehiago behar. Desberdin pentsatuta ere bat etorri ziren, gerra egiten zuenaren aurrean babestu behar zirela herritarrak. Eta, elkartasun sarea beraz, martxan zegoen.

Benito kooperatiban

1931 urtean sortu zuen beste errepublikazale batzuekin batera Langile Kooperatiba. Bere militantzia ordea ez zen soilik esparru politikora mugatu. Honela, Benitok beste hainbat herritarrekin batera, langile klaseari eta eguneroko otordua egiteko ere zailtasunak zituzten herritarrei laguntzeko kooperatiba kudeatu zuen. Kooperatiban mota guztietako lehengaiak eta produktuak eros zitezkeen eta askoz ere prezio modukoago batean. Kale Nagusian zegoen kokatuta, orain Musika Eskola dagoen parean, Lertxundiren etxea bezala ezagutzen dugun horretan. Errepublikarrek kudeatzen zuten eta denetik eros zitekeen bertan. hori bai, merkeago.

Gerra aurreko oroitza: elkartasuna eta amets baten eraikitzea

Gerra aurreko Villabona gogoratzen Maritxuk, haurtzaro zoriontsua aipatzen du. Eskolara joaten zen, monjetara eta gogoan ditu aitarekin kooperatibara egindako bisitak eta -olibak ematen zizkigun- diosku Maritxu eta Javierri nabari zaie bere aita gogoratzeak eragiten dien plazera. Gogoan dute ere, eskolan katezismoa erabiltzen zutela nagusiki eta hura ere euskaraz zutela. Maritxuren ustetan Errepublikaren aroa askatasun eta aurrerapen aroa izan zen, amets bat eraikitzen ari zireneko sentsazioak ditu, askatasuna eta oparotasuna nabarmentzen ditu, etorkizunari esperantzarekin begiratzeko.

Baina gerrak dena abaildu zuen. Arratsalde hartan, Darrastarren4 etxean zeuden (goiko pisuan) Maritxu eta bere anaia Javier. Ama etorri zen abisua ematera: aitak ihes egin du.

Bere konpromiso politikoa azken muturreraino eramatea erabaki zuen Benitok.

Benitok, 1936 urtean ihes egin zuen eta 1941 urtean baldintzapeneko askatasuna aplikatuta itzuli zen herrira, guztira bost urtez ibili zen han eta hemen.

Aitak ihes egin du

Maritxuk gogoan du nola jendea alde batetik bestera zebilen egun haietan, Tolosaldetik zetorren jendea nabarmen, etxeko gauza guztiak bizkarrean hartuta, asto, koltxoi eta etxean ziren gauza denekin. Ondoren, tiro hotsak gogoratzen ditu. Berasaluzetarrak, Itzalpe parean kokatuta dagoen etxean bizi ziren. Erdia medikuaren etxea zen (Benitoren senideek bizilekuaren truk medikuari harrera zerbitzuak egiten zizkieten) eta bestea Benito eta bere familiaren etxea. Gogoan du, nola,tiroak eta balak saihesteko koltxoi bat jarri zuten. Gosea du oso gogoan, tristura gogoratzen du, uneoro. Ezin ahantzi ere galtzailearen sentsazio etengabea, frankistak ziren villabonatarrek, herrikideak azken batean, egiten zizkieten irain, barre eta bestelako umilazio denak.

Non da gure aita?

Bi urte oso gogorrak izan ziren aita non zen jakin gabe. Bilbotik eta zetorren jendeak tarteka han ikusi zutela esaten zieten. Baina itxaroten dagoenak informazio dena izanda ere aski ez duenaren sentsazioa gailenduta, Maria emazteak, Maritxuren laguntzarekin Udal agintariengana (orduko alkatearena hain zuzen) jotzea erabaki zuen, ziur baitzen haiek bazekitela. Garai hartako alkatea Francoren interesak defendatzen oso modu saiatuan jardun zen. Hark erran zien ustez Benitoren lagun batek aitortu ziola Santanderren ikusi zutela eta Kapitain egin zutela, halaxe jakin zuten bere senideek Benitoren berri. Beste batzuk, ikusi zutela eta ondo zegoela.

Benitoren lehen berriak jada kartzelatik iritsi ziren, hark senideei lehen hitzak igorri zizkienean.

Gerra garaiko Villabonaren oroitza

Frankisten desfileak izaten zirenean, aldabak jotzen zituzten abertzaleak eta gorriak zirenen etxepeetan. Euren traje eta ornamentu bereizgarriekin, honela, margaritak,erreketeak, pelaioak eta fletxak elkarrekin Villabonako kaleetan. Jende asko izaten zen ez daki zehatz esaten, baina 30-40ren bat lagun. Haurrak ere izaten ziren baina nagusiak ziren gehien batean. Pelaioek egurrezko armak eramaten zituzten. Asko engainatu egiten zituzten diosku Maritxuk.

Frankistek haien domeinu eta botere erakustaldiak herri xehearen aurka

Frankistak herri edo hiriren bat beren mendean hartzen zutenean, ospakizun handiak egiten zituzten.

Oso deigarria egiten zaio Maritxuri emakumeen aurkako jazarpena. Emakumeen aurkako indarkeriak bere izaera espezifikoa zuen garai historiko honetan eta Aritzak dagoeneko dokumentatua duen moduan Maritxuk emakumeei ilea moztea aipatzen du: hiru kasu gogoratzen ditu, lehena haurdun zegoen emakume batena, Iru Aldetako kuartelean erreketeek, indarrez sartu eta nola ilea moztu zioten, akain olioa (aceite de ricino)5 edanarazi eta kalean barna ibili zuten. Helburua haren senarraren konpromiso politikoa zigortzea eta bistan da, bere emaztea, emakume gisa umiliatzea. Zigor horrek gainera esangura berezia du emaztea haurdun zegoenean. Bestea, Villabonako abertzaleatasunaren erreferentzia izan zen emakume bat, ilea moztu eta kalean barna ibili zuten: que grite Arriba España!!! esateko agintzen zioten bitartean. Hirugarrena, abertzalea izateagatik, ere ilea moztu ziotela gogoan du.

Benito borrokan: Iparraldeko Frontea helmuga

Herri miliziak borrokarako modu desberdinetan antolatzen ziren. Batzuk batailoietan, beste batzuk zutabeka edo erregimentuka; alderdi eta sentsibilitate politiko desberdinetako kideak, helburu bakar batekin, Herri Frontea osatu zuten Frankoren gudarosteei aurre egiteko. Adierazgarria suertatzen zaigu, antolatzeko eta borrokarako sortzen zituzten modu horiei, ordezkatzen zuten zereginaren neurriko izena jartzen zien. Benitok Espainiaren iparraldeko lur umel eta menditsuetan borroka egin zuen.

Ihes egin aurretik ere Villabonan bertan, Frankoren gudarosteen etorrera zela eta beste hainbat herritarrekin batera erresistentzia prestatzen jardun zuen. Honela hainbat erreferentziak adierazten duten bezala, garai hartako kontakizunaren baitan Fraisoron (Zizurkilen), kanoiak ezarri ziren Belabietara begira (jakina da Frankoren gizonak paraje honetatik sartu zirela).

Ihes egin eta berehala Eibarko Kalamua mendian borroka egin zuen. Peña Angulon milizia trebatzailea izan zen (ikus argazkia), ondoren Cinturon de Hierro de Bilbao6 bezala ezagutuan parte hartu zuen, harik eta Bilbo erori arte. Herritar zibil denak atera zituzten arte erresistentzia egin bazuten ere.

Benitok laguntzailea ere izan zuen bere zereginak burutzeko, laguntzaile hori ere villabonatarra izan zen, Leocadio Clemente, gero Santoñan atxilotua izan zen.

Handik, Santanderrera joan zen eta berak aurrera egitea erabaki zuen. Asturias arte mendi portu guztiak gaindituz. 1937 urteko urriaren 23an, Iparraldeko Frontearen erorketa medio, atxilotua izan zen Moredan (Asturias).

Meatzari eta langile klase oro, oso kolpatua zen lurralde horietan. Carlos Marx bezala ezagutua izan zen Benitok parte hartu zuen borroka batalloietako batek. 34. zenbakia zuen eta garaiko Euskal Gobernuaren aitortza izan zuen. Oso adierazgarria da Benitok gudari lez, aipatu Gobernuaren eskutik soldata-agiria jasotzen zuela (Benitok ikus dezakegun moduan nomina jasotzen zuen).

Benito kapitaina kartzelan: 9 kartzela guztira

Moreda (Asturias), Villamanin (Leon), Valencia de Don Juan (Leon), San Marcoseko Penala (Leon), Burgoseko Modelo espetxea, Valdenoceda (Burgos), Tabacalera Bilbon, Larrinaga (Bilbo) eta azkenik Ondarretakoa (Donostia). Osotara 9 espetxe. Kasu guztietan baldintza oso gogorretan. Bizi baldintza oso kaxkarrak. Espetxean oso ohiko zen ezizenak ezartzea. Antza salatari asko izaten zen espetxe barruan eta babesteko modu bat zen. Benitok bazuen berea. Victoriano Cremer7 idazleak esate baterako, bere liburu batean8 El Chato de Puenteri egiten dio erreferentzia (Chato del Puente9 Benitoren ezizena zen), Leongo San Marcos espetxean elkarrekin egon zirenekoak gogora ekarriz. Alli estabamos todos en aquella olla podrida esaten du, ondoren, San Marcoseko espetxearen ziegari erreferentzia egiten dio (Cremer 1980:101).

7039 Benitoren espetxe zenbakia

...el prisionero, o más exactamente el preso, porque el prisionero esta, si se quiere y en teoria cubierto o amparado por las Convenciones, que oiga, no cabe más solemne tontería, que como son las Declaraciones de los Derechos del Hombre o como el cumplimiento de los Mandamientos de la Ley de Dios, que no mataras y amaras a tu prójimo como a ti mismo, que ya me explicareis, muchachos .... (Cremer 1980:101)

Idazle honek, San Marcos espetxeko arkatz gorriari egiten dio erreferentzia eta kasualitatez, Benitorenak diren garai hartako dokumentu zenbait arkatz gorriz markatuak daude.

Autore berak, espetxearen gogortasunari buruz ari dela hauxe diosku:

Esta perfectamente comprobado, sobre todo después de la prueba a que fuera sometida la humanidad mediante el reactivo de guerras y prisiones, que el hombre, como con fortuna explicaba el Chato del Puente, que era ejemplar grande, fuerte y animoso, "aguanta lo que le echen" contando, por supuesto, que la guerra, la prisión, solamente puede cubrir al hombre de sus únicos atributos: injusticia, indignidad, miseria y degradación. (Cremer 1980: 101)

Benito hiltzera kondenatu zuten Gerra Kontseiluan (3503 zenbakia)

Benitoren militantzia zela eta bere aurkako akusazioak Villabonan bertan eraiki zituzten frankistek. Heriotza zigorra izan zuen, hasiera batean akusazio asko bazituen ere gerora eta testigantza desberdinetan oinarrituta (testigantza horiek ere Villabonan eginak dira), akusazioak apur bat biguntzen hasi ziren. Batez ere Ondarretako espetxean zenean. Villabonan frankoren aldekoek ez zuten onartu nahi Benitok borrokan jarraitzeko hartu zuen erabaki irmoa eta etengabe gertakizun hori ezkutatzen saiatu ziren. Villabonan Falangea ordezkatzen zuen garai hartan alkateak, -Kapitain izendatu zutela amari esan zion berberak- hark ez zuen inoiz aitortu nahi izan Benitok Santanderretik ere, aurrera egitea erabaki zuela. Bitartean, atxilotua izan zen egun arte Benitok ez zuen segundo batean ere bere erabakia zalantzan jarri, hasieratik bere asmoa irmoa zen aurrera egitekoa. Santanderreko gertakizunak errendizio hitzarekin kalifikatu omen zituen bere lagunen artean Benitok eta bere ustetan han Santoñako errendizio bezala ezagutua gertatu zen. Berak aurrera jarraitu zuen. Asturias arte.

San Marcos espetxearen gogorra: Retenagari jipoia

Urteetan aipatu izan zuen Benitok Nicolas Retenaga Garate (Sestao) laguna. Benitok sarri kontatu zien bere senideei inoiz ahantzi ezin izan zuen pasartea. Bere begiekin ikusi zuen San Marcoseko penalean jaso zuen itzelezko jipoia, beltz utzi arte. Gogoan dute Retenagak esandakoa, zaindariak bere bila zetozela izugarrizko jipoia emateko asmotan: mira mira, Berasaluce, ya vienen los cuervos oliendo carne humana.

Egoera gogor horretan, eguneroko gogortasunari aurre egiteko, Benitok zilarrezko paperarekin izarrak egiten zituen baita partxis taulak eta ajedrezean jolasteko tresnak ere. Geror, Benitok beti egin izan zituen izarrak, iloba eta bilobei ere erakutsi zien egiten. Gabonetako apaingarri nagusiak haiek izan dira berasaluzetarrenean.

Espetxean zela, Pajareseko portura eraman zituzten, bertako zubiak konpontzera. Alpargata batzuk eman zizkieten (beste oinetakoak kendu zizkieten borceguis10bezala ezagutuak). Kamioak husten jardun zuten orduak eta orduak, bitartean Guardia Zibilak barre eta algara artean irain egiten zien. Llanos de Tolosa zen buru. Han izaten omen ziren eskopetaren bukaera edo culatarekin izugarrizko golpeak.Gerria txikituta zuen Benitok. Balarik gabeko pistola batekin tiro simulazioak egiten zizkieten, aurrez, lagunez agurtzeko esan ondoren.

Larrinagako espetxean esaterako, deitu zuten kartzela funtzionarioek: a ver Berasaluce... askotan egiten omen zuten hori, oinutsik patiora atera arazi, deklarazioa hartzeko aitzakian. Asko ez ziren itzultzen ziegara. Gau hartan esaterako, bi atera zituzten.Ez ziren itzuli.

Ondarretako espetxean, bere senideek bisitatzeko aukera zuten Benito. Honela, Maritxu eta bere anaiak Javierrek, Maria errekadista bezala ezagutua zen Villabonako emakume batek lagunduta joaten ziren. Maritxuk gogoan du bisita:

....kaletik sartzen ginen patio baterantz, polizia batek deitzen gintuen eta barrura sartzen ginen. Preso guztiak batera ateratzen zituzten. Horma handi bat, barrote lodi batzuekin eta alanbreaz inguratuta. Han agertzen zen aita bost bat metrotara. Elkarrizketa builaka garatzen zen. Aitak polizia bat zuen atzean denbora osoan. Egun batean, itxaron gelan geundela anaia eta biok bisita sartzeko prest, beste guztien izenak esan eta aitarena ez zutela esan ohartu ginen. Anaiak erreklamatu zuen polizien aurrean eta sartzen utzi gintuzten.Egun hartan gu bakarrik egon ginen bisita gelan... (Maritxu Berasaluze: 2013).

Benitok bere bizitza guztian bere belaunean gerlan zaurien ondorioz, metraila zatiak izan zituen.

Benitoren seme alabek mendekua jasan behar izan zuten 

Aita Frentean borrokan ari zen bitartean bere senideek Villabonan bizimodua nola hala aurrera aterako ahalegina egin behar zuten egunero. Tristura eta gosea aipatzen ditu Maritxuk. Tristura hain handia zen, Benitoren emaztea Maria dute gogoan, gerra lehertu zenetik beti gaixorik. Oso triste egoten omen zen, bere munduan sartuta. Ama, amona eta bi haurrek, Maritxu eta bere anaia Javierrek, sarrera ekonomikorik gabe. Etxera bisitak egiten zizkieten eskuinekoak ziren pertsonek. Halako batean oso gogoan du nola herritar batek (ez dugu izena esango) nola bere amari aita ikusi zutela esatera etorri zen, ordu txikietan.

Beste behin, alkatea koltxoiak eskatzera etorri zen, Frankoren gudarosteak Villabonan egin zuen bisitaldi baterako. Benitoren emazteak ezetz esan zien, ez zizkiela emango ez zeuzkalako eurenak izan ezik, akaso gureak nahi dituzu?. Handik gutxira 1.000 pezetatako isuna jaso zuen familiak. Ez zuten pagatu.

Espetxera idazten zituzten gutun guztiak, alkatearen eskuetatik pasatzen ziren. Hark erabakitzen zuen zeinek aurrera egingo zuen eta zeinek ez. Modu berean, espetxean ziren denek ere alkatearen etxera idazten zuten eta gero hark erabakitzen zuen zer banatuko zuen. Beraz, informazio osoa zeukan, esku eskura.

Gosea saihesteko berriz, Gizarte Sorospenaren zentrora joaten zen Maritxu (erreketak eta falangistak kudeatzen zuten zentro hau), garai batean Batzokia zen (abertzaleei kendu zieten arte). Hasiera batean batzokia zen. Maritxuk adinagatik aukera zuen bertan jakiak lortzeko. Bere anaia Javierrek ez, ordea. Gizarte Sorospeneko etxea egun Behar Zanaren egoitza zaharra kokatua dagoen etxepean zegoen. Plater txuriak egoten ziren kaiola moduko batean; platerek izena jartzen zuten Gizarte Sorospena (auxilio social). Ezkutuan anaiarentzako ogi puskak lapurtzen zituen. Aza asko jan zutela gogoratzen du. Erosteko dirurik ez eta Villabonako azokara etortzen zen euren izeba batek denak saldu ez zitzan eskuak gurutzatuta egoten zen Maritxu. Denak saltzen bazituen izebak, haientzako gutxiago iristen zen eta. Eta noski, erosteko dirurik ez.

Familia bakoitzak jatekoak ere neurtuak zituen, horretarako erregimen frankistak razionamentu kartilla baliatzen zuen (jan kopuru bat epe zehatz baterako). Familiek herriko denda eta toki espezifikoak zituzten asignatuta. Esaterako, berasaluzetarrek Itsaso denda zuten izendatuta, bertan oinarrizkoak ziren produktu batzuk eskura zitzaketen. Askotan hilabete bukaerara iristeko nahikoa lan. Haragi gauzak esaterako, karnizeria batean eskuratu behar zituzten, sarri, kola luzeak egiten zituzten gantz pixka bat lortzeko eta sarritan etxera deus gabe itzultzen ziren, amaitu egiten baitziren.

Gosea pasatu zuen berasaluzetarrek; edozein huskeriarekin gauza handiak egiteko gai ziren. Gogoan du Maritxuk amak azukre apur bat gorde egiten zuela beti badaezpada: norbait gaixotzen bada. Maritxuk gogoan du behin edo beste, inguruko baserrietan, fruta arbolak astintzen zituztela.

Egoera oso gogorra zen. Ezin esan gabe utzi, hainbat villabonatar familiaren laguntza ere izan zutela. Aipamen berezia merezi du Federico Urdanpilletaren amak, Celestina Vitoriak (abertzalea oso) edota Rouget ahizpak, Esperentxa eta Emili. Haiek elkartasunak eta laguntzak garrantzia izan zuen.

Gerra Zibil baten argazkiak

Francorekin soldadu destakamendu bat ere etorri zen Villabonara. 600 bat izango ziren. Egun batzuk pasatu zituzten Villabonan eta bertako etxeetan banatu zituzten. Haietako batzuk, gero bertan geratu ziren. Baita hemengo emakumeekin ezkondu ere. Gero jakin dugu haietako batzuk, Zaragozan kokatua dagoen Beltxite herrian hil zituztela borrokaldi batean.

Gogoan ditu Maritxuk baita UHPak (Union Hermanos Proletarios, CNTkoak) kamio blindatuak kaleetan zehar. Lehio txiki batzuk zituzten eta zirrikitu haietatik gizonak armekin.

 

Egoera hain zen gogorra, ezen, aitari espetxera ere paketea igorri behar zioten senideek; Maria emaztea eta Javier semea arduratzen ziren horretaz. Tolosako Korreosen bitartez igortzen zuten paketea aitarentzat. Korreosen bertan paketea ireki arazi, paper bat sinatu eta pakete hura espetxeko ekonomatoan agertzen zen. Lapurtu egiten zieten Benitori espetxera igortzen zien paketea, tarteka zer edo zer ematen zieten baina beste dena euren artean banatzen zuten.

Maritxu, Benitoren alabak lehen komunioa egin zuenean, bere ametsa aita bertan egotea zen. Ez zuen etortzerik izan. Roman apaizarekin egin zuen. Ama, Maritxu eta laguntzen zituzten hainbat herritar soilik joan ziren, goizeko zortzietako mezara. Bigarren jaunartzean, ordea, aitak egoteko aukera izan zuen.

1944an, askatasun osoa berreskuratu zuenean -egoera zaila izaki- kanpora joatea erabaki zuen, lanera. Honela, Mandaionara (Guadalajara) joan zen. Papergintzan eskarmentua zuen eta han lan egin ahal izan zuen La Paz paper fabrikan, zuzendari lanetan jardun zen. Egun berezietan Villabonara etortzen zen: Santio jaiak, gabonak... bere senideak trenera joaten ziren bere bila, antxumea ekartzen zuen Espainia aldetik.

Benitoren ardurak Frentean

Benito Berasaluze milizianoen instruktore edo trebatzailea izan zen hasiera batean. Tenientea izatera iritsi zen. Azken txanpan, Carl Marx batailoiko kapitain egin zuten. Ardura handiak bete zituen, honenbestez.

Benitok, Ondarretako Espetxe Zuzendariari, bere eskutik idatzitakoa da.

Esti Amenabarro Iraola
EHU-UPVko irakaslea eta Aritza Kultur Elkarteko idazkaria

Benito etxera itzuli zen

Hasiera batean, heriotza zigorra ezarri zioten, ondoren 12 urteko espetxe zigorra, gerora 7 urtetara jaitsi zutelarik. Lehen lauak kunplimentu egoeran, beste hiru baldintzapean. Baldintzapeko askatasuna aplikatuta aske utzi zuten 1941 urtean. Egurrezko maleta batean bere ondasun urriak eskuan zituela etorri zen. Bere borrokaldian erabili zuen manta, hiztegi txiki bat eta tailatutako kutxa bat ekarri zuen berekin. Astero, Andoaingo koartelera joateko obligazioa ezarri zioten, sinatzera.

Askatasuna berreskuratuta, lanean hasteko asmo sendoa zuen Benitok. Hasieran, Portu papertegian saiatu zen (bere aurreko lan lekua), baina ez zuten hartu; gero ordea, berriro onartua izan zen, hori bai, maila baxuagoko postu batean. gero, Juan Imaz aparejadoreak lana eskaini zion berak kudeatzen zituen obretan. Hilabete batzuk berekin jardun zuen.

 


 

1 Emakume honek parte hartze zuzena izan zuen Bizkaian, haurrak ebakuatzeko Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen planean. Komunista zen pentsamenduz.

2 Ikus Gutierrez Arosa,J. (2001): La insurrección del 34 y la Segunda Republica en Eibar. Eibargo Udala. 25 orria3 Izquierda Republicana (IR) espainiar alderdi errepublikarra izan zen.1934an Manuel Azañaren Acción Republicana, Partido Republicano Radical Socialistaren zati bat (Marcelino Domingo eta Álvaro de Albornozen Partido Republicano Radical Socialista Independiente) eta Santiago Casares Quirogaren Organización Republicana Gallega Autónoma uztartuz jaio zen. Fronte Popularraren barnean 87 eserleku lortu zituen. Erbestean desegin zen Acción Republicana Democrática Española sortzeko.

4 Jose Darrasek, abertzaletasuna ordezkatzen zuen, gerra lehertu aurretik Federico Urdanpilleta alkatearen agintaldian zinegotzi lanak burutu zituen. Gero, frankistak Villabonan sartu zirenean, Bilbon Euskal Gobernuaren ordezkari gisan Villabonako azken alkatea izan zen. Frankok gobernutik kendu eta Juan Barbek - inposizioz hartu zuen ardura hori. Ihesetik itzuli zenean, 1940an bere aurkako jazarpena nabarmena izan zen. Donostian kokatu zuen bizilekua. 

5 Oso ohikoa da gerra kontakizunetan emakumeei olio mota berezi hau ematea hilea moztearekin batera, olio mota honek laxante funtzioa betetzen zuen eta umilazioa eragiteaz gain, emakumeek euren ideia politikoetatik garbitu nahi zituzten.

6 El Cinturón de Hierro de Bilbao hace referencia a un sistema de fortificación formado por túneles, búnkeres y trincheras que se construyó durante la Guerra Civil Española a través de la costa y los montes que rodean Bilbao (Gaztelumendi, Archanda, etc.) con el objetivo de defender la ciudad ante un ataque de las Fuerzas sublevadas. A pesar del enorme esfuerzo económico y los recursos invertidos en su construcción, cuando las tropas sublevadas atacaron estas fortificaciones (que se encontraban incompletas), las defensas bilbaínas quedaron rápidamente en inferioridad. Cuando se produjo el asalto final de las brigadas carlistas, los fortines de la línea no resistieron los bombardeos de artillería y aviación ni tampoco lograron evitar la caída de Bilbao, debido a que el ejército invasor conocía con exactitud las posiciones enemigas, ya que el ingeniero que dirigió su construcción les facilitó ésta información.

7 Durante la República fue secretario del Ateneo Obrero Leonés.En 1933, publicó en el periódico madrileño La Tierra 'Vía Crucis (Romance obrero)', un texto en prosa poética en el que glosaba la represión que siguió a la revuelta anarcosindicalista de Casas Viejas. El escrito le valió un premio literario dotado con 300 pesetas, pero también la apertura de un expediente militar. El capitán Juan Rodríguez Lozano, abuelo de José Luis Rodríguez Zapatero y mentor de Crémer, defendió al poeta ante el tribunal militar y logró que el expediente fuera declarado nulo.1Durante la Guerra Civil Española, se libró de la muerte en varias ocasiones y tras salir de la cárcel fue uno de los fundadores, junto con Antonio González de Lama, Luis López Santos, José Castro Ovejero, Anglada, Antonio Pereira y el también poeta Eugenio G. de Nora, de la revista 'Espadaña', que sirvió de medio de expresión para muchos autores de la corriente llamada poesía desarraigada de posguerra, que tuvo no pocos enfrentamientos con el régimen franquista y canalizó la lucha de toda una generación de poetas que encontraron en ella su medio de expresión.Su obra abarca desde el existencialismo hasta las preocupaciones sociales, moviéndose entre la denuncia de la injusticia y el afán de solidaridad. También cultivó la narrativa, siempre con tintes sociales, en obras como Libro de Caín (1958) e Historias de Chu-Ma-Chuco (1970).Falleció el 27 de junio de 2009, habiendo cumplido 102 años, como el poeta más longevo de España
8 Cremer, Victoriano (1980): El libro de San Marcos. Leon:Nebrija

9 Chato del Puente izendura hau anaiari esker izan zuen Benitok. Haren anaia Donostian bizi zen eta hiriburuko
argiteriaren ardura zuen. Donostiako zubiaren alde batean bizi ziren eta hortik zetorkion ezizena.

10 Los borceguíes son botas militares que han sido especialmente diseñadas para ser utilizadas por los soldados durante acciones de combate o entrenamiento militar. Consisten en un calzado que llega hasta más arriba del tobillo, abierto por delante y que se ajusta por medio de correas o cordones.