Publikazioak
- Osteguna, 06 Azaroa 2014 12:18
2015eko urte hasieran argitara emango dugun bigarren liburua izango da. Bertan gerrate zibilaren ondorioak jasan zituzten herritarrengan jartzen dugu fokoa, haiei egindako omenaldi bat da. Liburuak sarrera bat izango du, gerrate zibilaren inguruko gerturatze historiko bat. Liburuak beraz, helburu bikoitza du, batetik historia, ezkutuan gordetakoa, azalera ekartzea eta gerra eta krimena jasan zuten herritarrei gorazarre egitea, haiek ezagutzeko informazioa eskainiz. Liburua herriko liburudendetan izango da salgai.